XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) agertu gabeko gertakari psikikoen lekua hartzen zutela sintoma horiek, eta haien itxuraldaketa (konbertsioa) bat baino ez zirela azken hauek.

Beren azterbidearen eraginkortasuna, berriz, beste modu honetan, alegia, erreprimitutako psike-ekintzekin erlazionatutako ordurarteko afektu lotuok askatu egiten zirela horrela.

Sendabide soil hau, ordea, nahastu egiten zen ia beti, zera agertzen baitzen gehienetan, ez traumatzaile bakar bat baizik eta horrelakoen ikuspegiztatu ezinezko multzo oso bat egon ohi zela sintomaren sorreran.

Bestelako psikoterapia-jardunbide guztietatik ezberdintzen den azterbide katartikoaren ezaugarri nagusia honako hau da, beraz: bere eraginkortasun terapeutikoa ez zaiola sendagilearen galerazpen sugestiokor bati menpekotzen;

sintomak berez desagertuko direla, mekanismo psikikoei dagozkien aurrebaldintza batzuetan oinarrituz, eskuhartzeak beste hau lortuko balu, gertakari psikikoak sintomen iturburu izan ziren prozesuetara bideratu ordez beste batzuetara gidatzea, alegia.

Breuerren azterbide katartikoan Freudek burutu zituen aldaketak teknikaren arlokoak izan ziren lehenik;

emaitza berriak lortu ziren horrela eta lan terapeutikoaz aurrez zegoen ikuspegiarekin kontraesanean ez zegoen beste ikuspegi modu bat moldatu ahal izan zen ondorioz.

Azterbide katartikoak sugestiobidea alde batera utzi zuen bezalaxe utzi zuen saihetsera Freudek, urrats bat aurrera emanez, hipnosia.

Bestelako eraginik gabe lasaipen ohe batean lasai etzanda daudenean tratatzen ditu berak bere gaixoak, bera, horien begibistatik desagertuz, atzealdean aulki batean eseritzen delarik.

Ez die eskatzen ezta begiak itxi ditzatenik ere, eta ukitzeari edo hipnosiarekin zerikusia izan dezakeen bestelako prozedurei ere uko egiten die.

Esna dauden bi pertsonen arteko edozein elkarrizketaren antzekoa da horrelako saioaldi bakoitza